Sobre mí
Leire Larretxea de la Granja (1983, Donostia)
Umea nintzela orduak joaten zitzaizkidan margo artean, lapitzak, pintzelak eta akuarelak, orri zuriko koadernoak baina gauza ederragorik ez zegoen neretzat. Ordurako banekien nire patua koloreei lotuta egongo zela, bai ala bai. Beste haur batzuek baloia hautatu zuten garaian, eskola ondoren margo akademiara joaten nintzen ikastera, hobetzera. Etxean ez ziren batere harritu gaztaroan, Batxilergoa amaituta, Bilborako bidea hartu nuenean, EHUko Arte Ederrerako fakultatean izena emateko. Bost urte geroagoa, titulua besapean, diseinu grafikoaren murgildu nintzen, eta berehala uztartu nuen mundu berri hura Donostiako Goiuri Bikini dendarekin. Bertan, Josebaren eskutik, egun gustokoen dudan alorra ezagutu nuen: estanpatuak diseinatzea. Haiek gero hondartzetan topatzeak zoriontsu egiten ninduen. 2014. urteak jauzi handi bat ekarri zuen nire ibilbidean, “lëlë prints” nire marka propioa sortu bainuen osagarri estanpatuak egiteko. Nire konposizioek kolorea eta nortasuna dute, eta bereziki loreak eta txoriak ditut maite. Gaur egun, eremu digitala eta eskuz egindakoa uztartzen ditut eta, mimoz, ekoizpen katearen pausu bakoitza gertutik jarraitzen ditut. Ongietorri.
Leire Larretxea de la Granja (Donostia, 1983)
Siempre tuve claro que estudiaría algo relacionado al arte y que desarrollara mi creatividad. Navego entre lo digital y artesanal y mi labor de diseñar estampados se ha convertido en pocos años en pasión; en mi búsqueda y dedicación creativa. Comencé diseñando para Goiuri Bikini Denda y desde 2014, gracias a mi marca lëlë -un diminutivo txikito de mi nombre-, desarrollo mi propio proyecto que surge a partir de mi “yo digital»: mis estampados. Tienen protagonismo los temas florales, con hojitas y pétalos de todo tipo, pero también los estampados geométricos, con rombos y píxeles. Y sobre y ante todo, muy muy coloridos, con variadas y llamativas combinaciones.
Gracias por visitarme, bienvenidos